Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mezenasgoa & elkarteen beste diru-baliabide pribatuak

Mezenasgoa & elkarteen beste diru-baliabide pribatuak

2013/11/03

Elkarte bizia laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak elkarteen diru baliabide pribatueri buruzko sentsibilisazio - formakuntza arrats bat antolatzen dute azaroaren 27an, asteazkenez, 18:00etan, Uztaritzeko Lapurdi gelan.

Aurtengo hirugarren informazio gaualdia da Euskal kultur erakundeak bere elkarte kideei eta orokorki euskal kultura eragileei proposatzen diena DLA tokiko laguntza dispositiboaren partaidetzarekin (ikus Formakuntzen katalogoa).

2013ko azaroaren 27an, asteazkenarekin
Tenorea: 18:00 -> 21:30
Tokia: Uztaritzeko Lapurdi gela
Urririk.

Kultura elkarteei, artistei eta tokiko elkargoetako langileei irekia…

Gaia: Elkarteen diru iturri pribatu desberdinak

Helburu pedagogikoak : sentsibilisazioa gai hauetaz

  • Baliabide pribatu desberdinen ezagutzea
  • Haien eraginaren garrantzia neurtu, bai eta diru publikoekiko duten lotura.

Egitaraua :

  • Urtesariak
  • Emaitza desberdinak, fiskal zerga beherapenak
  • « Sponsoring »
  • Mezenasgoa
  • Irabazteko xederi buruzko aktibitateak, ekintzak
  • Ekarpen desberdinak…

Formatzailea: Alain Laffitte, BDPH kabinetea

Izen-ematea 2013ko azaroaren 25a aitzin.

Xehetasunak