Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Mintzalasai" festibalaren bigarren edizioa Biarritzen

"Mintzalasai" festibalaren bigarren edizioa Biarritzen

2013/09/14

Irailaren 22a arte, "Mintzalasai" festibalaren bigarren edizioa iragaiten ari da Biarritzen. Aste batez, mota guzietako animazioak antolatuak dira elkarte eta partaide andana baten parte hartzeari esker. Xedea : euskaraz bizitzea eta euskara biziaraztea.

Helburu horrekin bildu dira hainbat elkarte eta Herriko Etxeko euskara bulegoa Egun bihar'hitz egin euskaraz lemapean antolatu Mintzalasai festibalaren bigarren edizioa antolatzeko. Administrazio baten ahalak eta elkarteen ausardia uztartuz, egitarau zabal, parte hartzaile eta aktibatzailea sortu da. Denetan 20 elkarte ariko dira 50 hitz ordu antolatzen, 100 bat laguntzaile eta 150 partaideren laguntzarekin.

Antolatu ekitaldi, guzien artean, azpimarratzekoa da Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ikusgarria iragan dela irailaren 18an Gare du Midi aretoan eta Euskarazko sorkuntza kabareta izanen dela irailaren 20an Atabalen. Euskal kultur erakundearekin lankidetzan antolatu gaualdi horretan kontzertua, magia, antzerkia edota dantza nahasiko dira. Kasu, izenak eman behar dira !

Bestalde, Euskal kultur erakundeak ekoiztu euskal kantu eta musikari buruzko Kantuketan hunkipen pantailak Marion lakuaren inguruan ikusgai izanen dira irailaren 22an.

Xehetasunak