Hemen zaude: Hasiera Albisteak Musika arloko egitasmoen gauzatzeko laguntzen zerrenda

Musika arloko egitasmoen gauzatzeko laguntzen zerrenda

2012/08/28

Musikarien eta kantarien egitasmoen finantzatzeko Frantzia mailan balia daitezkeen laguntza publiko mota guziak zerrendatzen ditu SACEM erakundeak abian jarri duen MonProjetMusique.fr webguneak. Aplikazio bati esker aitzineko urteetan lagunduak izan diren proiektuen berri ematen du ere, eskualdeka eta generoaren arabera.

Ekimen hori musika arloko Frantziako erakunde eta elkarte profesional gehienek bultzatu dute (Adami, FCM, SACD, Sacem, Spedidam, SPPF…). Egitasmoak ez baditu ere diru-laguntza mota den-denak zerrendatzen (lurralde elkargoenak, herrienak...), plataforma idekia nahi izan dute asmatzaileek eta proposamenak helarazten ahal dira agertzen ez diren dispositibo publikoen berri emateko.

Xehetasunak