Musikaren Besta Baionan
2017ko ekainaren 21ean ospatuko den Musikaren Bestaren 20. edizioaren karietara, hainbat ekitaldi antolatuak dira ipar Euskal Herri osoan, hala nola Baionan. Euskal kulturak ere presentzia handia ukanen du, Kanta Gurekin, Txanbezpel, Medikoak, Haiz'Egoa, Haurrock, Koloreak, Begiz Begi, Baionan Kantuz edo Josiane Aguerre & Philippe Albor bezalako artisten emanaldiekin. Egitarau ofizialetik kanpoko hainbat kontzertu izanen dira ere.

Ezinezkoa da Musikaren Bestaren karietara, ipar Euskal Herrian zehar iraganen diren kontzertu eta animazio guzien berri ematea. Usaian bezala, jende gehiena Baionan bilduko da, Lapurdiko hiriburuko bazter guzietan zer entzun anitz izanen baita aurten ere.
Egitarau ofizialaren karietara joko duten taldeetaz gain, kontzertuak izanen dira Mami Txulan edo Patxokian adibidez.
Baionatik kanpo ere, Musikaren Besta herri anitzetan ospatuko da. Adibidez, Joseba Irazoki musikari beratarra Ziburuko Maitenia ostatuan arituko da.
Xehetasunak
- Tfnoa : 05 59 46 09 00
- Musikaren Besta Baionan - Egitarau ofiziala
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)