Hemen zaude: Hasiera Albisteak Müsikaren Egüna 2015

Müsikaren Egüna 2015

2015/05/15

2015eko maiatzaren 22tik 24ra, Müsikaren Egünaren 26. edizioa ospatuko da Urdiñarben. Bertso Kauter gaua, Haur Kantu Xapelketa, eztabaida, kontzertuak... Bil Xokoa elkarteak aparteko egitaraua apailatu du aurten ere.

Müsikaren Egünaren antolatzaileen asmoa euskal kultura munduko beste kulturekin uztartzea da. Ondorioz, Euskal Herriko artistez gain, munduko xoko ezberdinetatik heldu diren bertze batzu deskubritzeko parada izaten da ere. 

Aurtengo programazioan nabarmendu beharreko ekitaldien artean, ostiralean Bertso Kauter gaualdia antolatua da Chistera ostatuan eta larunbatean Kantorearen Egüna izanen da, besteak beste kantuari buruzko eztabaida bat eta Haur Kantu Txapelketarekin.

Igandean aldiz, kontzertu andana batez gozatzeko parada izanen da.

Xehetasunak