Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Musiketxeak" talde deialdia 2013

"Musiketxeak" talde deialdia 2013

2013/07/02

Jimmy Jazz Gasteiz, Bermeoko Kafe Antzokia, Biarritzeko Atabal eta Bilboko Emankor Elkartea biltzen dituen "Musiketxeak" sareak musika taldeei zuzendu deialdia antolatzen du 2013ko uztailaren 22a arte.

Aurten "Musiketxeak" sareak 4 talde hautatuko ditu 4 kontzertu emateko sarearen 4 aretoetan, guztira 16 kontzertu 4 hilabetetan.

Hautatutako 4 talde horietatik bati honako zerbitzuak eskainiko zaizkio: aholkularitza profesionala, EP baten grabazioa eta kopiak, residentzia txiki bat, zuzeneko emanaldi baten grabaketa eta 5 kontzertuko bira gure mugetatik kanpo, EP berria aurkezteko aukera.

Xehetasunak