Nafarroaren Eguna 2017
Apiril guziz bezala, Baigorriko Basaizea elkarteak hainbat kultur ekitaldi antolatuko ditu aurten ere. Hala nola, apirilaren 30ean ospatuko den ohiko Nafarroaren Egunaz gain, Niko Etxart-en kantutegian oinarritu Sinfo-Niko izeneko musikaldia iraganen da apirilaren 29an. Txartelak oraidanik har daitezke.

Badu orain 39 urte, Nafarroaren Eguna ospatzen dela Baigorrin, urtero mugaz bi aldetako Nafartar andana bat elkartuz.
Apirilaren 30ean ospatuko den egun nagusiaz gain, Basaizea elkarte antolatzaileak beste hitzordu batzu proposatzen ditu, hala nola Kanaldudek Bixentaeniatik zuzenean eskainiko duen emankizun berezia apirilaren 20an edo Herria eraiki izeneko mintzaldi eztabaida Ortzaizen iraganen dena apirilaren 26an.
Bestalde, Niko Etxart-en errepertorioan oinarritzen den Sinfo-Niko izeneko musikaldi berezi bat antolatua da apirilaren 29an Baigorriko elizan.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)