Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Nekatoenea" euskal idazle egonaldia - 2013ko deialdia

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldia - 2013ko deialdia

2013/04/30

Hirugarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, Hogei’ta labelaren kari, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko 2013an, Abbadia Eremuan, Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea 2013ko maiatzaren 15a arte luzatua izan da.

Tokia: Nekatoenea – Abbadia Eremua - 64700 Hendaia
Datak: 2013ko urriaren 7tik azaroaren 3a arte
Iraupena: hilabete bat
Artistari eman beka: 1000 euro

Artistaren aterbetzea

Tailer-apartamendu bat artistaren esku ezarria izanen da hilabete baterako Hendaiako Abbadiako Eremuan, « Nekatoenea » deitzen den etxean.

Ekoizpen eta balorazio baldintzak

Egitasmoak bi zati ukanen ditu, eta hauek beharko dira ongi errespetatu :

1-Gazte literatura sorkuntza (hilabete batez), Hendaiako "Nekatoenea" etxean
Artistaren esku utziko da ekoizpen motaren eta lan gaien hautua, kontuan harturik literatura sorkuntza euskaraz eginen dela. Hala ere, sorkuntzak oihartzun egin beharko dio Euskal Kultur Erakundearen "Hogei’ta" deitu urte anitzeko programa berriari. Programa horren xedea euskal kulturaren aniztasun osoa baloratzen duten proiektu berritzaileak gazteengan eta gazteekin sustatzea da.

2-Kolegio edo lizeotako ikasleekin topaketak egitea, obraren inguruan, eta hau idatzia izanen delarik (2013 amaieran edo 2014ko lehen hilabeteetan).

Hautaketa
Epaimahai batek du hautua eginen, hautagaitza txostenak aztertu ondoren. Partaide egitura bakoitzak ordezkari bat izendatuko duelarik epaimahaian parte hartzeko.

Hautagaitza aurkezteko epea: 2013ko maiatzaren 15a

Txostenak (egitasmoa, CVa, erreferentzia literarioak, etabar) egor daitezke hiru helbide hauetara, edo mailez, edo postaz :

  • Euskal Idazleen Elkartea
    Euskal Idazleen Elkartea • Zemoria kalea, 25 • 20013 Donostia (Gipuzkoa)
    www.idazleak.org eie@idazleak.org - Tel.: 943 27 69 99 • Fax: 943 27 72 88
  • Euskal Kultur Erakundea
    etchegoin@eke.org - Lota jauregia - 64480 Uztaritze Tel. 0033 5 59 93 25 25
  • CPIE Euskal itsasbazterra
    www.nekatoenea.eu - cpielittoralbasque.sorkuntza@hendaye.com
    CPIE Euskal Itsasbazterra / Larretxea, Abbadiako eremua, rue Armatonde karrika, 64700 Hendaia
    Tel. 0033 5 59 20 37 20 - Fax: 0033 5 59 20 47 20