Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nola kudea bilkura bat eraginkortasunez?

Nola kudea bilkura bat eraginkortasunez?

2012/08/28

Elkarte bizia laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak, bilkuren animazioaren eta kudeaketaren inguruko formakuntza bat antolatzen dute irailaren 27an, 18:00etan, Uztaritzen. Izena eman oraindanik.

Kultura aktoreek arazoak edireiten dituzte beren eguneroko ibilmoldean eta behar bereziak badituzte formakuntza alorrean. Euskal kultur erakundeak erabaki du laguntza zehatzak ekartzea sail horretan, eta ondorioz, formakuntza plangintza bat alhan ezarri du, DLA deitu dispositiboaren babesean.

Ildo horretatik antolatua da bilkuren kudeaketa eta animazioa jorratuko duen bigarren informazio gaualdia (lehenak kontabilitatea eta elkarteen kudeaketa tratatu zuen).

2012ko irailaren 27an, ostegunez, iraganen da Uztaritzen, 18:00etatik 20:30etara, Lapurdi gelan.

Egitaraua : Bilkura bat, nola kudeatu eta animatu?

  • Komunikazioaren oinarrizko elementuak,
  • Bilkuraren parte-hartzaileen espresio desberdinak eta haien ezaugarriak,
  • Bilkura baten eramaitea nola erdietsi?, derrigorrezko elementuak, bere berezitasunak eta bere garrantzizko funtzioak.

Formakuntaren eramailea: Alain SARTHOU jauna, Tolosako CREPS erakundearen komunikazio misio karguduna

Gaualdia urririk da baina izena eman behar da aitzinetik sarean.

Izen-emateak