Olatz Zugasti "Kaperan a Kapela"

2017/10/05

2017ko urriaren 7an, Olatz Zugastik kontzertu bat eskainiko du Hendaian, Kaperan a Kapela zikloaren barnean. Emanaldia 19:00etan hasiko da Abbadia Behatoki Jauregian. Leku kopuru mugatua izanik, tokiak aitzinetik erostea komeni da.

Olatz Zugasti "Kaperan a Kapela"

OLATZ ZUGASTI hernaniarrak 2015ean kantu berriez osaturiko diskoa aurkeztu zuen Ur goiena, ur barrena* izenekoa, lehen aldiz zuzenean aurkeztu zuen Donostian, Bilbon, Hernanin, Markinan, Durangon, Andoainen, Zumaian…

Kantu gehienak berak idatzi, konposatu eta moldatuak dira. Bertan herriarekiko kezkak eragindako kantuak aurkituko ditugu bai eta tradizionalen bat edo beste, bere ukituaz gaurkoturik. Aspaldiko urteetan Benito Lertxundiren kontzertuetan musikari eta kantari gisa ikusi dugu eta orain bakarkako kontzertuak eskainiz bide berri bat urratzeari ekin dio. Talde batek lagunduta kantatzen badu ere, batzuetan harpa soilaz moldatuta aurkezten ditu bere kantuak kontzertuetan.

Kontzertuan eskainiko dituen kantuak Ur goiena, ur barrena izeneko lan berri hau osatzen dutenak izango dira baina aurreko 4 lanetan (Kantu baten bila nabil, Bulun bulunka, Elearen lainoa eta Gau hotzenean ere) grabatutakoak ere entzun ahal izango dira.

*Ur goiena, ur barrena : Nafarroako kantu zahar baten izena da, urteari ongietorria emateko erritual baten antzera kantatu ohi dena.

Xehetasunak

  • Sartzea : 10 € bertan / 9 € aitzin salmentan (Turismo Bulegoa)

Antolatzaileak : Hendaiako Herriko Etxea, Euskal Kultur Erakundea eta Hendaia Turismo.  Kasu! Leku kopuru mugatua. Lekuak aitzinetik eros ditzazuen gomendatzen dizuegu biziki.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)