Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ondarea eta sorkuntza: gogoeta arratsalde bat Senperen

Ondarea eta sorkuntza: gogoeta arratsalde bat Senperen

2015/01/06

Euskal kultur erakundeak sorkuntza batean engaiatuak diren eragileak (edozein obra edo gertakari sorkuntzan) gomitatzen ditu Senpereko Larreko gelatik hurbiltzera urtarrilaren 24ean, larunbatarekin, arratsaldeko 14etatik 18:30etara, "ondarea eta sorkuntza" gaiaz eztabaidatzeko.

Euskal kultur erakundeak gogoeta batean sartu da kultura ondare inmaterialari buruz.

Gai honek gure lurraldean duen erranahia eta oihartzuna zilatzeko, Terexa Lekumberriren inguruan bildu den batzordeak ondarea eta sorkuntza garaikidearen arteko lotura hurbilagotik aztertzea erabaki du. Helburu horrekin, 2014ean iragan diren bost sorkuntza artistiko hurbilagotik segitu ditu, lotura hori nola gauzatzen zen ulertu nahian. Hortan lagundua izan da Denis Laborde etnologoaren ganik eta honek bere oharren eta ikerketen bilduma bat argitaratu behar luke hilabete zenbaiten buruan.

Lan batzordeak bere gogoetak zurekin partekatu eta hazi nahi dituelako, kultur eragileak gomitatzen ditu solasaldi batetara, 2015eko urtarrilaren 24ean, arratsaldeko 2etatik 6:30etara, Senpereko Larreko gelan.

Gehiago jakin