Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Oreina" filmaren banaketa ipar Euskal Herrian

"Oreina" filmaren banaketa ipar Euskal Herrian

2019/01/20

Euskal kultur erakundeak gure lurraldeko zinemaren banaketa sustengatzen segitzen du. Oraingoan, Gabarra Films-en banaketari esker, Koldo Almandozen "Oreina" filma da 2019ko urtarrilaren 23tik goiti ipar Euskal Herriko hainbat zinema gelatan ikusteko parada izanen duguna. Bestalde, egilearekin mintzatzeko parada eskainiko duten hainbat gaualdi berezi proposatuak izanen dira eta Gabarra Films-ek Euskal Herritik kanpoko zinegela eta festibala desberdinetan ere hainbat emanaldi aurreikusiak ditu.

Euskal Herrian kokatua den eta tokiko hainbat teknikari eta artistekin egina den film honek euskal zinema sasoi betean dagoela erakusten du.

OREINA Euskal Herria – 2018 – 1:28

Koldo Almandoz-ek zuzendurik, Laulad Ahmed Saleh, Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Erika Olaizola eta Iraia Eliasekin

Khalil, industrialguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute.

Gaualdi bereziak 

  • Orthez-eko Le Pixel zinegelan - urtarrilaren 17an, 20:30etan: Laulad Ahmed Saleh eta Ramon Agirrerekin

Koldo Almandozekin :

Xehetasunak