PEJA europar dispositiboarendako txostenen aurkezpena
PEJA (Programme Européen Jeunesse en Action) dispositiboaren xedea 15 eta 30 urte arteko gazteen beharrei ihardesten dieten egitasmoak laguntzea da. Halaber, proiektu horiek europar lankidetza, elkartasuna, parte hartze aktiboa edo herritartasuna bezalako baloreak sustatu behar dituzte. Euskal kulturaren alorrean ari diren elkarte batzuek jadanik ukan dute dispositibo horren laguntza. Txostenak aurkezteko ondoko epea urriaren 1ean finkatua da.

PEJA dispositiboa Europar Batasunean bizi diren 15 eta 30 urteko gaztei zuzendua da. Horren laguntza ukaiteko, auzo baten ala herri baten mailako egitasmo bat muntatu behar da, edo beste gazte europar batzuekilako proiektu bat. Egitasmo horrek (gertakaria, filma, webgunea, liburuxka, erakusketa...) Europarekin edota bere baloreekin zerikusia izan behar du (Batasunaren eraikuntza, diskriminazioen arkako borroka, gizonen eta emazteen arteko berdintasuna, kultura aniztasuna...).
Programaren dirulaguntza gehienik 6200 eurokoa da (gazteen Frantzia mailako ekimena) edo 9000 eurokoa nazioarteko bidaia gastuen parte batekin gainera (gazteen nazioarte mailako ekimena).
Iparraldeko egitasmo batzu jadanik lagunduak izan dira.
Euskal kulturaren inguruko egitasmoen kasuan, eta laguntza galdera finkatu epeetan egina baldin bada, Euskal kultur erakundeak txostena muntatzen edo beste partaide batzu atxematen laguntzen ahal du.
Txostenak aurkezteko 2012ko azken epea urriaren 1ean finkatua da.
Xehetasunak :
- Programme Européen Jeunesse en Action 2012
- Txostenak aurkezteko formularioa
- DRDJS Gazteriaren europar programaren eskualdeko berriemalea. Catherine DE NADAI, 7 boulevard Jacques Chaban Delmas, 33525 Bruges Tfnoa. : 05 56 69 38 57
- Harremana - Euskal kultur erakundea : Clémence Labrouche
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)