Sarean dago SOKA erakusketaren dokumentuen katalogoa

2019/09/30

Gure euskal dantzari buruzko erakusketaren ibiltaritza bukatuko da laster. Bertan erakutsiak diren dokumentu guzien zerrenda osatu du eta sarean eman, bertsio arindu batean, denentzat eskuragarri. 440 dokumentu inguru daude erreferentziatuak eta batzuk sarean ikusgai.

Sarean dago SOKA erakusketaren dokumentuen katalogoa
"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa © Johan Morin

2018ko udaberrian, EKE-ren kondu, Maider Bedaxagar dokumentalistak zerrendatu zituen SOKA erakusketaren ilustratzeko erabili ziren dokumentuak (testuak, bideoak, soinuak, irudiak, argazki-bildumak…), hainbat erakunderen aholkuetan bermatuz (Dantzaren zentro nazionala - CND, Médiaquitaine, Baionako mediateka, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra...) eta Frantziako liburutegia nazionalaren arauak errespetatuz (lekziko tematiko eta geografikoei begira batez ere).

Oroitaraz dezagun dokumentu horiek erreprodukzio numerikoak direla. Jatorrizko dokumentuak toki (artxibotegiak, museoak, familien funtsa pribatuak...) eta herri desberdinetatiz datoz. Haietatik batzuk sarean ikusgai dira. Denak Euskal kultur erakundeko ahozko ondare kontsultagunean eskuragarri dira, hitzordua hartuz gero.

Hemendik aitzina euskaraz eta frantsesez zerrendatuak egonen dira www.soka.eus helbidean.
Dokumentu bakoitzari orri bat dagokio. Fitxa horretan zehazten da besteak beste xehetasun gehiago erdiesteko lotura edo dokumentu numerikoaren ikusteko esteka.

Dokumentu baten atxemateko soka.eus webgunearen bilatzaile orokorra erabil daiteke. Bestela, erakusketaren eduki-zuhaitzaren bidezko bilaketa (gaien eta azpigaien araberakoa) lagungarri da.
Laster dokumentu motaren edo gako-hitzaren araberako bilaketa egiten ahalko da ere.

Proiektu hau Akitania Berriko DRAC-aren laguntzarekin eramana izan da, Patrinum programaren baitan.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)