Hemen zaude: Hasiera Albisteak Soinu paisaiak entzuteko eta ikusteko

Soinu paisaiak entzuteko eta ikusteko

2011/05/13

Biarritzeko eta Donostiako 18 gaztetxok egindako lanen emaitza biltzen duen “Soinu paisaiak” erakusketaren edukiak sarean daude.

Soinu Paisaiak erakusketak Biarritzeko eta Donostiako 18 gaztetxok egindako lanen emaitza biltzen du. Argazkilari batek eta fonografista batek zuzendurik, 8 eta 15 urte bitarteko haur hauek bi tailerretan parte hartu dute. Batzuk Donostiako Cristina Enea parkea eta haren inguruetan ibili dira, eta bertzeak Biarritzeko hirian eta Itsasuko herrian. Azkenik, bi taldeek Donostian bat egin dute esperientziaren berri elkarri emateko eta erakusketa hau prestatzeko.

Erakusketan agertzen diren bideoak, soinu-muntaketak eta argazkiak www.hogeita.com webgunean bildu ditu Euskal kultur erakundeak. “Soinu paisaiak” proiektua Hogei’ta programaren barnean eramana izan da, Euskal kultur erakundearen, Biarritzeko Mediatekaren, Audiolab-ren eta Cristina Enea zentroaren laguntzarekin (ikus partaideen eta animatzaileen zerrenda).

Xehetasunak