"Irudimena" sormen-lehiaketan parte hartzeko azken egunak!

2013/04/30

Hirugarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen-lehiaketa antolatu dute. Gure baitako sormenaren bultzatzaile izan nahi duen lehiaketa hau maiatzaren 15ean bururatuko da. Parte hartu lotsarik gabe!

"Irudimena" sormen-lehiaketan parte hartzeko azken egunak!

Aitzineko edizioetan parte-hartzaileek argazki batzuetan oinarritu behar bazuten ere (ikus 2011ko eta 2012ko lehiaketen emaitzak) sormen lan baten ontzeko, aurten, lehen aldiz, soinu bat hautatu beharko dute antolatzaileek proposatu zerrendan. Aukeran diren 8 soinu horiek soinumapa.net Euskal Herriko soinu mapa egitasmotik datoz

Hautatzen duen soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak :

  • soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...),
  • euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...)
  • irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).

Parte hartu! Sari frango bada irabazteko.

"Irudimena" sormen lehiaketa Euskal kultur erakundeak antolatu "Hogei'ta" programaren karietara antolatua da.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)