Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Soinuenea" erakusketa Biarritzeko Mediatekan

"Soinuenea" erakusketa Biarritzeko Mediatekan

2014/03/18

Martxoaren 7tik 29ra, Euskal Herriko musika tresna herrikoiak aurkezten dituen Soinuenea erakusketa ikusten ahalko da Biarritzeko Mediatekan. Erakusketak ezagunak ditugun musika tresnak aurkezten ditu, bai eta munduko herri musiketan aurkitzen direnak ere. Azken garaietan euskal herri musikan erabili, ezagutu eta agertu izan diren soinu-tresnez osaturiko bilduma da, erakusketa erakargarri eta didaktiko moduan antolatua.

Erakusketa hau, Oiartzungo Udalarekin batera sortutako Soinuenea herri musikaren dokumentazio zentroan dagoen Juan Mari Beltran Argiñenaren soinu-tresna bildumako zenbait euskal soinu-tresnetaz baliaturik antolatu da.

2002an idekia izan den Soinuenea guneak 32 000 bisitari baino gehiago erakarri ditu 10 urtez eta biltzen ditu hainbat musika tresna, liburu, diska, kazeta, bideo, argazki eta filmak...

Erakusketa 100 bat soinu-tresna eta hots jostailuz osatua da. Guzi hau, soinu-tresnen, joleen eta hauen inguruko argazki eta bestelako informazioarekin osatua.

Ikusgai izanen diren soinu-resna familia handiak: aerofonoak, idiofonoak, kordofonoak, menbranofonoak, hots-jostailuak (gure herri kulturan jolasteko, soinu-tresnak ezagutzeko eta bide batez musika ikasteko erabilitako hots-jostailuak).

Bestalde, martxoan zehar, Euskal kultur erakundearen Kantuketan hunkipen pantailak mediatekako sartzean ezarriak izanen dira eta martxoaren 13an, Juan Mari Beltran-ek, Ander Barretxea Lasarte-k eta Andoitz Antzizar Lasa-k Euskal musikak zuzenean deitu kontzertu berezia eskainiko dute mediatekako entzutegian (18:00).

Xehetasunak

  • Euskal kultur erakundea : 05.59.93.25.25
  • Biarritzeko mediateka (Euskal saila) : 05.59.22.28.86

"Soinuenea" erakusketa Biarritzen (argazkia: Jakes Larre - EKE)