Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sormen beka DA - Bigarren edizioa

Sormen beka DA - Bigarren edizioa

2019/08/22

Bigarren aldiz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak sormen beka eskainiko dute. "Sormen beka DA" egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz beren lana ezagutzera ematea da. 2019ko edizioan, musika da oinarri. Lanak berantenik irailaren 21ean aurkeztu beharko dira.

Aurkeztuko diren proiektuek baldintza horiek bete beharko dituzte:

  • jatorrizko sormen lana izan behar da. Ez dira lan bertsionatuak onartuko
  • diziplina arteko uztarketa izan daiteke, baina pisu nagusia musikak izan behar du
  • hitzak barne dituen sormen lana bada, euskara hutsezkoa izan behar da
  • sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira proposamenean.

Norentzat

  • Sortzaile berrientzat (lan bakarra izan dezake kaleratuta, CD, maketa, online formatuan). Diskoetxe batekin kontratua izan ezkero deialditik kanpo dago;
  • 18 urtetik gora.

Epea

  • 2019ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Xehetasunak