Hemen zaude: Hasiera Albisteak Street Art tailerra Etxepare lizeoan

Street Art tailerra Etxepare lizeoan

2012/10/19

2012ko irail hastapenean, Etxepare lizeoko dozena bat ikasleek Baionako bisita berezia egin zuten: Xabi Xtrem artistarekin, hiriko street art delako karrika artea gordetzen dituen xokoen itzulia egin zuten.

Hiriko auzo desberdinetan geldituz, Xabik obrak erakutsi zituen, karrika arte berezi horren kodigoak ikasleei esplikatuz. Biharamunean, Etxepare lizeoan bertan, ikasle berdinek, tailer batean parte hartu zuten graf teknika erabiliz obra kolektibo baten marrazteko.
Obra hori Glissegunean erakutsia izan zen.

Xabi Xtrem Goierrikoa da eta Tolosan bizi da, bainan bere artearentzat munduko lau izkinetan ibiltzen da : adibidez, berrikitan « street art » tailer bat animatu zuen Txileko karriketan bizi diren haur batzuekin.

Bisita eta tailer hori Space Junk arte zentroko Maiana Agorrody eta Nicolas Szkaluba arduradunek Glisseguna pestaren karietan antolatu zuten.
Proiektu horrek Euskal Kultur Erakundeko « Hogei’ta » egitarauaren sustengua jaso du.