Hemen zaude: Hasiera Albisteak Taldekako Xilaba 2019

Taldekako Xilaba 2019

2019/09/06

Bigarren Taldekako Xilaba bertsulari txapelketa irailaren 20tik azaroaren 16a arte iraganen da. Denetan, hiru multzotan banatuak izanen diren bederatzi talde lehiatuko dira Xiberoko, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko hainbat tokitan. Finala azaroaren 16an ospatuko da, Izturitzen. Euskal kultur erakundea partaide da.

Aurten ere gai emaile, epaile, eta antolatzaile anitzen laguntzarekin, 9 taldetan banatuak izanen diren 34 bertsularik parte hartuko dute Taldekako Xilaban.

Lehiaketa irailaren 20an hasiko da Itsasun, eta hamabi saioren ondotik Izturitzen bukatuko da azaroaren 16an.

Lehen fasean 9 saio izanen dira, ondoren 2 finalerdi, eta azkenik final handia.

Aldi guziz, 2 talde lehiatuko dira, eta final erdia arte entzulegoko norbait eta beste ligaxketako bertsulariak izanen dira epaile

Xehetasunak