Udako Euskal Unibertsitatea Baionan

2013/07/07

2013ko uztailaren 10etik 12ra, Udako Euskal Unibertsitateak antolatu 41. Udako Ikastaroen barnean, hainbat modulo antolatuak izanen dira Baionan. Besteak beste, euskal mitologia, euskal haur literatura, euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena aipagai izanen dira hiru egun horietan. Izenak oraindanik eman daitezke.

Udako Euskal Unibertsitatea Baionan
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Klaseak Baionako IUTn iraganen dira gai hauen inguruan :

  • Coaching-erako sarrera
  • Emozioak eta norberaren gaitasunak lantzen
  • Euskal Mitologia: hurbildu antzinako euskal mundura
  • Itzulpenaren teoria eta jarduna: bideak urratzen
  • Euskal emakumeak XX. Mendean : estrategiak, bizi-ereduak eta ekarpenak
  • Elikadura burujabetza eta agroekologia (II): nekazaritza iraunkorrean sakontzen
  • Euskal Haur Literaturaz zer dakigu ?
  • Euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena
  • Ekintza kulturala baten ebaluaketa

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)