Usopop festibalaren 8. edizioa Saran
2017ko maiatzaren 27 eta 28an, Usopop festibalaren zortzigarren edizioa iraganen da Saran. Usaian bezala, antolatzaileek biziki programazio erakargarria osatu dute Euskal Herriko eta kanpoko artistak gomitatuz. Lehen aldikotz gainera, jaialdia bi egunez ospatuko da.

Maiatzaren 27ko eguna Lizarrietako kaskoan iraganen da. Totorro, Paxkal Irigoyen & Kontsumo orkestra, Petit Fantôme, Laish edo Los Chimberos bezalako taldeak preziatzen ahalko dira.
Usaian bezala gainera, arratsaldeko 5etatik 7ak arte haurrek ere beren "Usopop ttiki" ospatzeko parada izanen dute, esku lan eta sorkuntzen bidez.
Biharamunean aldiz, hitzordua Sarako plazan emana da. Bigott, Howdy SS, Momo korala edo Zazpiak Bat dantza taldea dira zuzenean arituko diren batzu.
Aipatzekoa da ere, MerkatUso izeneko merkatu berezi bat proposatua izanen dela egun berean.
Euskal kultur erakundea Usopop festibalaren partaide da.
Xehetasunak
- Tfnoa : 06 70 07 76 56
- Erreserbazioak
- www.usopop.com
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)