Hemen zaude: Hasiera Albisteak Xilaba 2012 : orain finala

Xilaba 2012 : orain finala

2012/10/29

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari txapelketaren bigarren finalaurrekoa urriaren 27an iragan zen Donibane Garazin. Sustrai Colina Urruñarra izan da irabazle Odei Barroso herrikidearen aitzinean. Final handia azaroaren 10ean iraganen da Baionako Lauga gelan.

Urriaren 27an, 350 bertsuzale inguru izan ziren Donibane Garaziko Le Vauban gelan Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko txapelketako bigarren finalaurrekoa segitzen.  Hauek dira epaileek atera zituzten puntuaketak :

1. Sustrai Colina 332
2. Odei Barroso 312
3. Maddi Sarasua 289,5
4. Maddi Ane Txoperena 284,5
5. Egoitz Zelaia 268,5
6. Ramuntxo Christy 268

Bi finalaurrekoen emaitzak kontutan harturik, hauek dira beraz, Baionako finalean parte hartuko duten bertsulariak : Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Maddi Sarasua.

Xehetasunak :

Argazkia : Maite Deliart (EKE)