Xilaba 2012 : orain finalaurrekoak

2012/10/10

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari txapelketaren bigarren kanporaketa urriaren 13an iragan zen Kanbon. Maddi Sarasua Itsasuarra izan da irabazle Xumai Murua Azkaindarraren aitzinean. Finalaurrekoak Hendaian eta Donibane Garazin iraganen dira.

Xilaba 2012 : orain finalaurrekoak

Urriaren 13an, 150 bertsuzale inguru izan ziren Kanboko AIEC gelan Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko xapelketako bigarren kanporaketa segitzen.  Hauek dira epaileek atera zituzten puntuaketak :

1. Maddi Sarasua 194,5

2. Xumai Murua 185

3. Ramuntxo Christy 175

4. Gillen Hiribarren 170,5

5. Bixente Hirigarai 162

6. Battitt Crouspeyre 150,5.

Lehendabiziko bi sailkatuek finalaurrekoetarako zuzeneko txartela eskuratu zuten.

Bestalde, bi kanporaketen  puntuazioa kontutan harturik, finalaurreko multzoak honela osatzen dira :

  • Hendaiako Variétés Zineman urriaren 20an, arratsaldeko 5etan:

- Amets Arzallus
- Eneritz Zabaleta
- Maindi Murua
- Xumai Murua
- Ortzi Idoate
- Gillen Hiribarren

  • Donibane Garazin Vauban zineman urriaren 27an, arratsaldeko 5etan:

- Odei Barroso
- Sustrai Colina
- Maddi Ane Txoperena
- Maddi Sarasua
- Egoitz Zelaia
- Ramuntxo Christy

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)