Frank Suarez
2022/02/14
Taldekako Xilaba-ren finala abenduaren 1ean jokatuko da Baigorriko Plaza Xoko gelan, "Mattinsalto" eta "Dilindan" taldeen artean. Saioa 18:00etan hasiko da, eta ondotik afaria izanen da Manexenea ostatuan. Euskal kultur erakundea partaide da.
Lehen taldekako Xilaba bertsu txapelketa joan den urriaren 12an hasi zen Gameren. Geroztik, 14 saio iragan dira Zuberoan, Baxenabarren eta Lapurdin. Orotara, 11 taldetan banatuak izanen diren 44 parte hartzaile aritu dira, horien artean 20 berri.
Abenduaren 1eko programa
Finalerako sartzeak eta afaria atxikitzeko telefonoa: +33 559 54 15 04 / +33 6 74 98 54 75