Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Zazpi aldiz elur" ikusgarria Angelun

"Zazpi aldiz elur" ikusgarria Angelun

2015/03/22

Otsailan mediatekan aurkeztua izan den Laboa gertutik erakusketa interaktiboaren arrakastaren ondotik, Mikel Laboa-ren omenezko beste hitzordu bat finkatua da martxo honetan Angelun. Alabaina, Ttanttaka Teatroa taldeak, Euskal kultur erakundeak eta Baionako Eszena Nazionalak ko-ekoiztu Zazpi aldiz elur musika ikusgarria eskainiko du martxoaren 26an, 20:30etan, Quintaou Antzokian. Tokiak oraindanik erreserba daitezke.

Negu honetan, Mikel Laboa kantari eta musikari enblematikoa bi gertakariren bitartez ohoretan ezarria izan da Angelun. Lehenik, bere obrari buruzko Laboa gertutik erakusketa interaktiboa, otsailaren 14tik 28ra aurkeztua izan da Quintaou liburutegian.

Bigarrenik,  Tanttaka Teatroa antzerki taldeak Zazpi aldiz elur ikusgarria eskainiko du martxoaren 26an  Quintaou Antzokian. 

Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa Elurretan), lagun arteko bilgune baten antzeko zerbait da; denok daukagu, gure gogoan neguko gau elurti batean bizi izandako pasadizoren bat seguruenik; leihoetatik sartzen den argi-zuriaren reflejoak adierazten digu elurrez inguraturik gaudela... Denbora gelditu ez baina beste "tempo" ezberdin bat markatzen digu, paretan eskegitako erloju zahar batek bezala, lasaitasunez “tik, tak... tik... tak...” Argi bero eta txiki bat piztuko dugu eta elkarrekin egoteko gogoa sentitzen dugu, barre egitekoa, elkar begiratzekoa... norbait istorio bat kontatzen hasiko da eta besteei entzuteko griña pizten zaie, besteak akorde batzuk ferekatuko ditu, eta konturatu orduko denok kantuan hasiko gara; Laboaren kantu bat, noski. Eta kontatuko direnak Mikelen nahiak, Mikelen bizipozak, Mikelen gauza intimoak, personalak eta ezezagunak izango dira. Eta nola ez... Ausardiaz, berak egiten zuen bezala, esperimentatu, jolastu, hitzegin, ixildu... aske sentitu eta aske sentiarazi."

  • Egilea : Bernardo Atxaga
  • Musika : Iñaki Salvador
  • Irudiak : Zumeta
  • Argiztapena : Xabier Lozano
  • Jantziak : Ana Turrillas
  • Bideo muntaia : David Bernués
  • Musikariak : Iñaki Salvador, Angel Unzu -
  • Abeslaria : Maria Berasarte
  • Antzezleak :Mireia Gabilondo, Iñaki Rikarte
  • Zuzendaritza : Mireia Gabilondo
  • Teknikariak : Dani Bernués, Edi Naudó
  • Argazkilaria : Manuel Díaz de Rada
  • Administrazioa : Maite Gorrotxategi
  • Ekoizpen exekutiboa : Koro Etxeberria
  • Ekoizpena :  TANTTAKA TEATROA
  • Banaketa : Julio Perugorria
Ikusgarria euskaraz izanen da, frantseseko gain-tituluekin. 

Xehetasunak