Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zinegin 2015

Zinegin 2015

2015/11/12

2015eko azaroaren 19tik 22ra, Zinegin festibalaren edizio berri bat iraganen da Hazparnen. Fikzioak, dokumentalak, laburrak ala luzeak... Lau egunez, euskarazko hainbat film gozatzeko parada izan da. Gaualdi bereziak antolatuak dira ere. Euskal kultur erakundea partaide da.

Zinegin festibala 2012an sortu zuten Eihartzea Kultur Etxeak, Ttattola Gaztetxeak eta Haritz Barne zinegelak. Geroztik bere hastapeneko xedea beti atxiki du : euskarazko filmen hedatzea eta euskal kulturak bizitzeko behar duen hatsgune baten proposatzea. Hastapeneko helburuei jarraikiz, festibalak zine-kontzertu, bideo-poteo eta gaualdien bidez Hazparnen kultura dinamika bat sustatzen segituko du. 

Programazio zabalaren artetik (ikus programa), gazteekilako transmisioa landuko da aurten, Xalbador Ikastegiko ikasleek Asier Altunaren Aupa Etxebeste ! film arrakastatsua ikusteko parada ukanen baidute l'Aiglon zinegelan. Aipatzekoa da ere, 10 urte ospatuko dituen film historiko horren inguruko hitzordu berezia antolatua dela azaroaren 21ean Hazparnen.

Xehetasunak