Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zinegin 2016

Zinegin 2016

2016/11/14

2016ko azaroaren 17tik 20ra, Zinegin festibalaren edizio berri bat iraganen da Hazparnen. Fikzioak, dokumentalak, laburrak ala luzeak... Lau egunez, euskarazko hainbat film ikusteko parada izan da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Zinegin festibala 2012an sortu zuten Eihartzea Kultur Etxeak, Ttattola Gaztetxeak eta Haritz Barne zinegelak. Geroztik bere hastapeneko xedea beti atxiki du : euskarazko filmen hedatzea eta euskal kulturak bizitzeko behar duen hatsgune baten proposatzea. 

Aurten ere, fikzio labur edo luzeak ikusten ahalko dira: komedia, abentura, dokumentalak, zinema esperimentala, etab. Hastapeneko helburuei jarraikiz, festibalak zine-kontzertu, bideo-poteo edo zine-quizz bidez herrian dinamika kultural baten sustatzen segituko du.

Gainera, nahi duenak festibalean parte hartzeko aukera izan du KliKlap lehiaketaren bidez, aurtengo gaia ura zelarik.

Bestalde, Hazparneko Lurraldeko Herri elkargoarekin batean zinemari buruzko hiztegi ttipia prestatu dute, euskararen erabilpenaren laguntzeko alor honetan ere. 

Aurten ikusten ahalko diren filmak : Mara mara, Bypass, Argi, Ez addioik !, Bide berriak, Aiherra, Antzuola : mugak zubi, Euskal balezaleen triskantza, Irrintziaren oihartzunak, Amerikanuak, Debekatuta dago oroitzea, Gaur irekiko ditu ateak, Jotamentala, Dragoi ehiztaria, Olentzero eta Amilaren sekretua

Xehetasunak