Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsak

Zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsak

2016/06/28

Argitaratu ditu Etxepare institutuak 2016. urterako euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak. Eskabideak aurkezteko epea 2016ko urriaren 31n amaituko da.

Lagundu arloak eta eragileak:

  • Zinema: zinema alorreko agenteak (zuzendaria, aktoreak, ekoizlea) zinemaldietan eta zinema alorreko sariketetan parte har dezaten diru-laguntzak ematea, horietan beraien filmen bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.
  • Literatura: literatura sektoreko agenteek (idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak eta editoreak) literatura alorreko nazioarte mailako ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, sozietate egoitza edo helbidea euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.

Xehetasunak