Zineskola, Irudi heziketa dispositiboa martxan!

2019/01/16

Zineskola dispositiboaren helburu nagusia da euskarazko animazio filma interesgarriak proposatzea euskara irakasleei eta beren lehen mailako ikasleei. Hortarako laguntza pedagogiko egoki bat proposatua zaie erakasleei. Ekimen honekin euskara eskolatik kanpo erabiltzeko parada eman nahi da ere. Euskal kultur erakundeak eramaten du egitasmoa Gabarra Films (operadore teknikoa), Ikas Pedagogia zentroa, Cinévasion (Iparraldeko zinegela taldeen elkartea) eta Uda Leku (aisialdi sektorean berezitua den elkartea) partaideen laguntzarekin.

Zineskola, Irudi heziketa dispositiboa martxan!

2019. ediziorako, hiru filma eskaintzen dira. Horrela ikasle bakoitzak bi filma ikusteko aukera izanen du urtean zehar.
Gainera, urtarril bukaeran, erakasleei formakuntza saioak eskainiko zaizkie filmen edukiak lantzeko haien ikasleekin.
Horretarako, talde pedagogiko bat eraiki da Ikas eta Akademia ikuskaritzako aholkulari pedagogiko batzuekin.

Orotara, 40 bat herritik jin 4500 ikasle baino gehiago izena emana dute, Seaska, eskola pribatua eta eskola publikoko 64 ikastetxetan banaturik.

Filmak 

GRUFALOA
2009 – Erresuma Batua – 55 min
Zuzendariak: Jakob Schuh & Max Lang
Sagu txiki bat poz-pozik dabil basoan. Gosetuta dago eta sabela betetzeko hurren bila joatea erabaki du. Bidean, bera bezain gosetuta dauden azeria, hontza eta sugearekin topo egin du. Hirurek etxera gonbidatu nahi dute bazkaltzera, baina sagua ez da haien asmoez fio eta modu atseginean ezetz esan die haien gonbidapenei; izan ere… grufaloarekin hitzordua du! Baina… zer da grufalo bat?
Emanaldiak 2019ko martxoan | 3 - 6 urtetara
[+] Ikus afitxa

HARPETARRA
2018 - Erresuma Batua – 1:29
Zuzendaria: Nick Park
Dug harpetarra eta Urde basurdea dira Aardmanen abentura berri honetako protagonistak. Bi zibilizazio, Harri Arokoa eta Brontze Arokoa, lehian ari dira historian bitartetxo bat lortzeko. Nola? Ba euren arbasoek irakatsi zien moduan: "joko sakratuarekin". Historian jokatuko den partidarik epikoena izango da!
Emanaldiak 2019ko martxoan | 6 - 11 urtetara
[+] Ikus afitxa

ZARAFA
2013 - Frantzia – 1:18
Zuzendariak: Rémi Bezançon, Jean-Christophe Lie
Herrixkako umeak baobab handiaren azpian elkartzen dira, lekuko agureak kontatzeko dituen istorioak entzutera. Bertan, 10 urteko Makiren eta Zarafa jirafa umezurtzaren arteko adiskidetasun sendoari buruz hitz egingo die. Azken hori Egiptoko pashak Frantziako erregeari egingo dion opari bihurtu baino lehen. Hassan, desertuko printzeak, Zarafa Frantziara eramateko misio arriskutsua bete beharko du.
Emanaldiak 2019ko maiatza-ekaina | 4 - 11 urtetara
[+] Ikus afitxa

Gehiago jakin

Frank Suarez - Euskal kultur erakundea :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)