Zuberoako dantzaren inguruko eguna Urdiñarben

2013/05/13

Xiberoa Herri Alkargoak, Mauleko herriak eta Bil Xokoa, Xiberoko Zohardia eta Aitzindariak elkarteek "Xiberoko dantzen egünaldia" antolatu dute maiatzaren 18an, 2013ko Urdiñarbeko Müsikaren Egünaren karietara. Eztabaidak, erakusketak eta dantza emanaldiak proposatuak dira egun guzian zehar.

Zuberoako dantzaren inguruko eguna Urdiñarben
Argazkia: MH Labasse (2009)

Egitaraua

Tokia: herriko gela.

  • 9.30etan: erakusketaren estreina
  • Jon eta Claude Iruretagoienaren dantza arropa erakusketa, Erramun Garciaren gidaritzapean xiberoko dendarisek eraman lanaren agerraraztea, eta Nicole Lougarot-ren maskaradako argazki, filma eta eskulan erakusketa.
  • 10.00etan: mintzaldia, "Leheneko maskaradetarik oraikoetara"
    Jon eta Claude Iruretagoina, Thierry Truffaut, Jean-Mixel Bedaxagar
  • 12.00etan: Xibandriak
  • 15:00etan: Mintzaldia, "Dantza egün... eta bihar?"
    Aintzidariak, Xiberoko Zohardia, dantzari ohi, erakasle, dendari...
  • 17.00etan: Dantza ikusgarria eta sorkuntza

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)