Besta berri - Donamartiri (2008-VI-01)

Banderariek eta zapurrek Napoleonen garaiko militar jantziak badituzte eta bolanta anitzez eta makilari batez edo bi makilariz lagunduak dira. Denak batean eguneko mezara joaten dira musikariekin. Erdiko pasabidean bi lerrotan banatzen dira. Sagara denboran, tronpetek jotzen dute eta banderariek banderak astintzen dituzte aitzinetik landu mugimendu batean. Meza bururatzean dantzariak eta musikariak herriko plazara ateratzen dira herriko agintari eta erlijio agintariekin, "bolant dantza"-ren emateko.