Etnopoloa

Frantziako Kultura ondare immaterialaren Batzorde Nazionalak Euskal kultur erakundeak eta EHESS eskolak aurkeztu partaidetzari emandako labela da "Etnopoloa". 2017ko ekainean, hitzarmen bat izenpetua izan da Kultura Ministeritza eta EHESS eskolarekin, lau urteko ekintza egitarau batentzat (2017-2021).

Abiapundua

Euskal etnopoloa: 2017-2021 hitzarmenaren hizenpetzea © EKE
Euskal etnopoloa: 2017-2021 hitzarmenaren hizenpetzea © EKE
Hastapen batean ondare naturalaren, kulturalaren, materialaren eta immaterialaren inguruko gaiak tratatzen bazituen ere (1994an ondarearen batzorde iraunkor bat sortu zen, alor ezberdin horietako pertsonez osatua), 2007az geroz, EKE-ko ondare zerbitzua berezikiago ondare kultural immaterialan ari da eta zehazkiago bi ekintza alorretan:

  • Ahozko ondarea
    Euskal Herria 2007-2013 Lurralde Hitzarmenari esker, 2007az geroz, EKE ahozko ondarearen bilketari buruzko Eleketa programan sartu da (317 lekukotasun filmatuak izan dira orain arte). Bestalde, 2011n, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak numerizatu euskal soinu eta ikus-entzunezko artxiboen tratatzea onartu du. Horrela, pixkanaka-pixkanaka, erreferentzia bat bilakatzen da soinudun eta ikus-entzunezko ahozko artxiboen alorrean.
  • Lotura sorkuntza garaikidearekin
    Ahozko ondare mailan lan eginez, EKE-k galdera hauek egiten ditu: "Jendeek eta bereziki artistek zer egiten dute tradizio horretaz? Zer atxikitzen dute? Zer botatzen? Zergatik?" 2012an, EKE-ko administralari eta lankide batzuk elkartzen zituen talde bat biltzen hasi zen, Euskal Herriko kultura sorkuntzaren erronketaz eztabaidatzeko. 2014an, Denis Laborde etnologoaren babes zientifikoarekin, bost sorkuntza egitasmoren behaketa-azterketa bat abiatu zuten. Xedea, horrelako egitasmoetan ari diren kultura eragile guzien arteko eztabaida elikatzea da. Esperientzia horrek jarraipen bat ukan zuen 2015ean, bi egun erdiz, taldeak trukaketa-lekukotasun-lan saio batentzat gomitatuz. Bestalde, 2016an, mintzaldi bat antolatua izan da "Tradizioa, egia hutsa ?" gaiaren inguruan.

Bere ekintza bi norabide horietara bideratuz (ahozko ondarea, sorkuntzari buruzko gogoeta), EKE-ri aukera berri batzuk agertu zaizkio:

Lan-ardatzak

Euskal etnopoloa, EKE-ren eta EHESS eskolaren (giza eta sozial zientzien Georg Simmel UMR sailaren bidez) arteko partaidetza zientifiko batean oinarritzen da. Urte batzuetako ikerketa, formakuntza eta hedapen egitarau bat landu behar du, ondoko lau lan ardatzen inguruan:

  1. Ondarea eta sorkuntza (etnopoloaren gai nagusia)
  2. Ahozkotasuna
  3. Euskal kulturari buruzko baliabide numerikoen balorizazioa
  4. Hizkuntza aniztasuna

Baliabideak