Eleketa, ahozko memoriaren bilketa

Eleketa programa, ahozko euskal ondarean oinarritzen da (bizipenen eta jakitateen kontaketak, kantuak eta elezaharrak, etab.): hunen biltzea, artxibatzea eta hedatzea du helburu.

Johañe Etchebarne (1933-2016) informatzailea Iratin - 2009 © EKE
Johañe Etchebarne (1933-2016) informatzailea Iratin - 2009 © EKE
Ahozko memoriaren bilketa 2007an abiatu da Baxenabarren, Ipar Euskal Herriari hedatzeko asmoarekin. Nafarroako erakundeek (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Euskokultur fundazio pribatua) Euskal kultur erakundeari proposatu proiektuak, Baxenabarreko Garapen-Proiektu Kolektiboaren, Pirineo-Atlantikoetako Kontseilu nagusiaren eta Akitania Eskualdeko Kontseiluaren diru laguntzak ukan ditu.

Hastapenetik, Euskal kultur erakundeak bilketa eta artxibatze metolodologia zehatz bat alhan ezarri du. Metodologia honen lehen urratsa izan da gidaritza batzorde baten sortzea, tokian tokiko lekukoen eta gai garrantzitsuen identifikatzeko.

2009an, Kontseilu nagusiak lanaren obragintza hartu du, Euskal kultur erakundea obralari dagoelarik.

Lekukotasunen bideoak, numerizatuak, sekuentziatan zatituak eta tratatuak dira departamenduko artxibo zerbitzuan kontserbatuak eta ikusi ahal izateko, Baionako artxibategian eta Pauen.

Bilketaren hastapenaren irudiak (2007,  Aldudarrak Bideo)

Bilketaz eta artxibaketaz gain (departamenduarekin partaide), Eleketa ikusentzunezko fondoaren balorizatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Euskal kultur erakundeak: sorkuntza artistikoa, proiektu pedagogikoa eta erakusketa interaktiboak.

Urtez urte