Gordetutakoa filmatu. Euskal Herriko gatazkaren bilakaerari buruzko zine-tetralogia

2023ko martxoaren 16an, Euskal etnopoloaren mintegiaren baitan, Jon Casenavek Thomas Lacosten lanari buruz egin aurkezpenaren eta Thomas Lacoste-k eman zuen hitzaldiaren bideoak.
Gordetutakoa filmatu. Euskal Herriko gatazkaren bilakaerari buruzko zine-tetralogia
Thomas Lacoste & Jon Casenave ©Alaia Cachenaut

Thomas Lacoste zinegilearen lehen bi filmen proiekzioaren ondotik, La paix maintenant - Une exigence populaire (23min, 2017) eta Pays basque & liberté (52min, 2020), Jon Casenave Bordeaux-Montaigne unibertsitateko irakasleak zinegilearen lana aurkeztu eta iruzkindu zuen.

Bere ondotik, Thomas Lacoste-k euskal gatazkaren eta bere bilakaera politikoaren gordetze prozesuaren erronkak aipatu dizkigu. Zinegileak egiten duen memoria kolektatze prozesu honetan ezkutatukoa filmatzeko nola egiten duen azaldu digu, sortu duen zinematografia tetralogia aurkeztuz.

Mintzaldia Jean Haritschelhar katedrarekin ko-antolatua (Etxepare Institutua, Bordeaux Montaigne Unibertsitatea, IKER) izan zen, Atalante zinemaren partaidetzarekin.

Jon Casenave, "Thomas Lacoste-n lekukotasunaren poetika" aurkezpenaren grabaketa

Thomas Lacoste, "Gordetutakoa filmatu. Euskal Herriko gatazkaren bilakaerari buruzko zine-tetralogia" aurkezpenaren grabaketa

Thomas Lacoste zinegile, gidoilari, argitaratzaile eta saiakeragilea da. 2016tik, bere lana Euskal Herriko gatazkaren bilakaerari buruz eramaten du. Horren kari, zinematografia tetralogia bat ekoiztu du, zeinetan La paix maintenant - Une exigence populaire film laburra, Pays basque & liberté - Un long chemin vers la paix film ertaina eta L'Hypothèse démocratique - Une histoire basque film luzea aurkitzen diren. Egungo egunean, ikus-entzunezko plataforma numeriko, eleanitza eta nazioartekoa sortzen ari da egindako elgarrizketa osoak eskaintzeko ondare, memoria eta zaintza helburuekin.