Hizkuntza eta kultura biziberritze kontestu batean: bereiz ote daitezke ?
Euskal etnopoloak antolatu "Hizkuntza eta kultura biziberritze kontestu batean: bereiz ote daitezke" kolokioa azaroaren 5 (asteazkena) eta 6an (osteguna) iraganen da, Baionan. 2025eko edizio honetan hizkuntza eta kulturaren arteko harremana aztertuko da, biziberritze kultural kontestu batean.
Zer heinetan hizkuntzak eta kulturak elgar eragiten dute? Lotura hori beti bistakoa ote da? Zerk funtzionatzen du eta zerk ez? Munduan zehar eramaiten diren biziberritze kultural prozesuen erronkak, zailtasunak zein dira?
Ikerlari ezberdinak galdera horien galdezkatzera gomitatuko dira eta hitzartzeek nazioarteko eta bertako esperientzia eta dinamika ezberdinak agerian emanen dituzte (Euskal Herrian, Europan eta haratago).
Egitaraua
- Azaroaren 5ean, asteazkenarekin
- 16:00tan: Baionako Euskal Museoan Linguae Vasconum Primitiae oinarriko obraren inguruko bisita Baionako Euskal Museoan
- 18:00tan: Kneecap filma eta ondotik solasaldia Atalante zineman Bernadette O’Rourke irakaslearen presentziarekin - Azaroaren 6an, ostegunarekin Baionako Arteen Hirian
- 09:00 - 17:30: Gomitatu ikerlari ezberdinen hitzartzeak - Xabier Itçaina, Science Po Bordeaux, Eneritz Zabaleta, zuzenbidean doktoreduna, Jon Sarasua, Arrasate-Mondragon unibertsitatea, Marina Branca, Korsikako unibertsitatea, Sara Brennan, Toulouse Capitole unibertsitatea, Jeanne Toutous, Rennes 1 unibertsitatea, Aitzpea Leizaola et Agurtzane Elordui, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bernadette O’Rourke, Glasgow-ko unibertsitatea, Francis Jaureguiberry, Paue eta Aturrialdeko unibertsitatea
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundeak antolaturik, Euskal Ethnopoloa labelaren karietara
- Argazki bilduma 2025
- Harremanak: Argitxu Camus - 05 59 93 38 74 / argitxu.camus@eke.eus
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.