Gaia(k):

Eta kultura autodeterminatuko balitz?

Eta kultura autodeterminatuko balitz?
Mahai ingurua. 2016-07-07. Arg. Maite Deliart (EKE)

Horixe da egin den galdera, 2016ko uztailaren 6an eta 7an, UEUk eta Jakin aldizkariak elkarlanean antolatu ikastaroan Baionan. Sortzaile, aditu, eragile eta agintari publikoak bildu dira kulturak izan behar duen lekuaz hitz egiteko.

Eragileen arteko ezagutza eta lankidetza bideak bermatzeko xedez, kultur politika zibil eta publikoen arteko harremanak aztertu dira. Gai hauek landuak izan dira besteak beste:  'euskal eta kultura', 'kultur politika ereduak', 'sortzaile eta eragile zibilak eta erakunde publikoen arteko harremana'. 'Kultur ereduak eta kultur politika' mahai inguruan bildu dira Joxean Muñoz (Eusko Jaurlaritza), Haizea Barcenilla (EHU), Mikel Erramouspe (Euskal kultur erakundeko lehendakaria) eta Nerea Fillat (Katakrak).  

Gehiago jakin

Xehetasunak

Jardunaldiak segitu dituen EKE-ko langilea: Maite Deliart