Kultura & Berrikuntza(k) eskualdeko foroa - Bordele

Museoetan eta kultur egituretan bitartekaritzarako erabiltzen diren dispositibo eta tresna numerikoen aurkezpena
Frantziako museoetan eta kultur egituretan publikoen mediazio arloan numerikoarekin eramaten diren esperientzien partikatzeko eguna proposatua zen 2013ko martxoaren 26an.
Antolatzaileak
- Bordeleko hiria
- Club Innovation & Culture | Clic France
- CAPC Bordeleko arte garaikidearen museoa eta Bordeleko Arte ederren museoa
Aipatutako gaiak
- CREDOC erakundearen ikerketa interneten erabilpenaz museoen eta erakusketen bisiten testuinguruan
(ikus inkestaren emaitzak sarean) - Kultura eta "Haustura" numerikoa
- Informazio eta komunikazio teknologien erabilpenaz kultur mediazioan: ikerketen eskasiaz eta ebaluaketen premiaz
- Telefono mugikorren bidezko internet kontsultek jartzen duten erronka museoei eta kultur egiturei begira, bai eszenografia mailan bai antolaketa mailan
- Edukia eta tresnak: esperimentazio aroan, teknologiek ezegonkorrak dirautenean edukietan inbertitzeko lehentasunaz.
- Numerizazio planoak eta erabilpen berritzaileen sustatzeko deialdiak
- Gaurregungo zonbait tendentzia kultur bitartekaritza numerikoari begira:
- Argazkilaritzaren demokratizazioa (argazki hartzea praktika gisa)
- Jokoaren inguruko joera (gamification)
- Bisitaria eduki ko-sortzaile gisa
- Desagertutako ondarearen birsortzea 3D-aren bidez
- Bideoaren lekua: gero eta garrantzi handiagoa duen media bat
- "Museotik at": norbera dagoen lekutik egiten diren museoen bisitak
Gehiago jakin
Xehetasunak
- Forum régional Culture & Innovation(s) - Bordeaux : egitaraua eta parte-hartzaileak
- Jardunaldiaren segipena twitteren
Harremana
- EKE-ren izenean jardunaldietan parte hartu duen kidea: Jakes Larre