Kultura ondare immaterialaren inbentarioak

Inbentario fitxak
Kultura Ministerioko Ikerketa eta Politika Zientifikoaren Gidaritza Batzordeak proposaturik, Aix en Provence-ko Mediterranear eta Europar Etnologia Konparatuaren Institutuak (CNRS-ko IDEMEC laborategiaz eta Aix-eko unibertsitateaz osatua dena) kultura ondare immaterialaren inbentarioen topaketak aterbetu ditu Giza-Zientzien Mediterranear Etxean, Aix en Provence hirian, 2016ko uztailaren 6-7an.
Topaketa horietan, inbentarioetan inplikatuak diren aktoreek « inbentario fitxak » aurkeztu dituzte bai eta ere inbentarioak lantzeko molde interaktiboak eta kolaboratzaileak. PCILab webgunearen proiektua azaldua izan da : honek ondare immaterialan sartzeko bide numerikoak ireki lezazke, funtzionalitate berezi batzu erabiliz (Wikipediari lotu websemantika besteak beste).
Gehiago jakin
Gehiago jakin
- Egitaraua (PDF)