Negua

Koregrafia : Mathieu Vivier

Iraupena : 45 min

Ametsik gabeko mundu batean galdurik, gazte zenbaitek arbasoen errituak eta mitoak berriz interpretatzen dituzte. Negu minean, beren irudimenaren oihanean, « inbertsio zeremonia » hasten dute. Neguak Euskal Herriko neguko errituak mugiarazten ditu ; ihauteriek herria irakitan jartzen dutelarik, natura berpizten duen « beste urtaro » hura deitzeko. Gaur egun, sustrai zein jatorri sakonenetara itzultzea oraindik beharrezkoa da. Negua euskal sinboloetan eta mitoetan oinarritzen da ibilde emozianala marrazteko, mugimendu erritualak eta dantza tradizionalak helburu bakar bat dutelarik : gauari gaina hartu eta negutik atera...

Zaharrak Berri, Abbadie eta Negua ikusgarriek triptiko bat osatzen dute. Hiru pieza hiru mundu koreografiko ezberdinentzat, euskal dantzaren sustraietan eta adierazpen abangoardistan barna ibiliz. Euskal Herriko hogeita hamar bat dantzari eta musikari biltzen dituen ikusgarria.

Estreinaldia : 2015ko urria

Harremana : Bilaka - IDB-ko koreografia zentroa

Negua

©MickaëlVivier