BI

BI
Bi (argazkia: Emmy Martens)

"BI", Kilikolo Zirko Taldearen hirugarren sorkuntza da. Esku paseak, objektu manipulazioa, trapezioa, irudikeri izugarriak, hauexek dira lan berri honetarako aukeratutako gaiak. Bikondeko bat, bi pertsonai, lau dekoratu, lau garai. Emanaldi horrek, garai desberdinetan murgiltzen gaitu, gure bi pertsonaien argazki, bideo, melodiak eta gertaldien bitartez. Denboraldiaren arabera, eszenak txuri beltzetik koloretara aldatzen dira. Umorea, txantxak, trufak, olerkia... hori guztia emanaldi honetan aurkitzen da.

Gaia: Bazen behin maitemindutako adinezko bikote bat ... Urteetan zehar, ohiturak zaharkeriak bihurtzen dira,... setak indarra handia hartzen dute... haserraldi txoroak sortzen dira, umekeriak, jeloskortasunak, halere... oker guztien gainetik urteetan zehar borobiltzen joan den kidetasuna garaitzen da, bizitzako aro desberdinetan zehar landutako kidetasuna, benetan polita ! Bainan...

Iraupena: ordu bat

Zuzendaria: Eric Destout
Artistak: Loetitia Boumeddane eta Aitz Amilibia
Teknikariak: Iker Claverie eta Jean Pascal Bourgade
Magia: Gabriel Dessaux
Musika: Les Barbeaux Le Petit théâtre de pain
Artifizioak: Suak konpainia
Argazkiak eta bideoa: Emmy Martins eta Fabien Mobabure
Soinua: Philou Barandiaran
Administrazioa : Aurélie Lambert

Gehiago jakin

  • Estreinaldia : 2009

Harremana : Kilikolo Zirko Taldea