Gaia(k):

No Future

No Future

Pierre Vissler clownaren bakarlana

No Future, amets batetarik sortu da : seriosak omen diren gauzak utzi bagenetza ezdeuskeriari paratzeko, hau izan beileite egiago eta funtsezkoago... No Future ikusgarriak, alegia deus ez, egunez egun egiten dugunari begirada bat emaitea proposatzen digu. Gure egin beharretan geuren lekuan ote gira ? Orai inportanteak agertzen diren ekintzak utzi begenitza nola ibil leiteke mundua ? No Future, gizon bat eta bere doblearen arteko gatazkaren istorioa da. Bere baitan den haurra nola ezabatzen den kontatzen du. Clownak ezin ditu bere sendimenduak izkutatu eta ez da inon bere lekuan senditzen… Helduentzako ikusgarria da hau baina haurrek ere ikus dezakete.

Behar teknikoak :

  • Ikusgarria gela arruntetan edo kanpoan ere (leku babestu batean) eman daiteke, bai eta antzokietan ere (gela beltz eta argi jokoa)
  • Taularen erremu gutienez : 5 X 5 m
  • Altura : 3,5 m

Gehiago jakin

  • Estreinaldia : 2011

Harremana : Pierre Vissler +33 (0)5 59 28 70 04