Zuek

  • Rouge Elea
  • Hizkuntza: Euskara

Synopsia

Gure arbasoek merezi duten omenaldia, gure gurasoeri gorazarre… familia memorian egindako zoom- a. Feriante karpa baten sarreran zera dion afixa aurkitzen dugu “Cinema of memories”. Zinema itinerante batetan sartuko gara orduan. Kontzertu, zinema eta objetu teatroaren artean kokatzen den ikuskaria da Zuek. Bere unibertso horretan jasoko gaituen pertsonaia musikari eta soinu sortzaile bat da, proiektatzen diren filmeetako heroi anonimoentzat konpositore. Elementuen alkimiaz eratutako munduan barrena gonbidatzen gaitu gizon horrek, “pasen y vean” esango digu, etor eta deskubritu, begira, entzun eta bizi, “welcome to the cinema of memories!”. Eta pertsonaia hori gu baino lehen bertan murgildu zaigula deskubrituko dugu pixkanaka.

  • Publikoa : 8/9 urtetik goiti
  • Oihaletxepean edo gela (intimista) batean 
  • Zine-Kontzertua / Objektu antzerkia
  • Iraupena : 35 minutu – Behin baino gehiagotan ematen da egun batean
  • Interpretazioa, idazketa eta sorkuntza :  Ander Fernandez - Corine Cella
  • Testuak : Ander Fernandez - Oier Guillan
  • Bideogintza : Zazpit'erdi (Pello Gutierrez, David Aguilar)
  • Eszenografia : Laurent Gauthier, Alvaro Ledesma, Urko Redondo
  • Jantziak :  Marodi (Idoia Beratarbide, Maria de Bernardo)
  • Dirulaguntzak : Rouge Eléa, Mugalariak programa, Donostia 2016, Euskal kultur erakundea, Aquitaine Active
  • Egonaldiak : Mendi Zolan (Hendaia), Kultur Leioa (Leioa), Baxe Nafarroako Herri Antzokia (Donazaharre)

Estreinaldia : maiatzaren 22 eta 23an Leioan eta maiatzaren 24an Hendaian

Harremana : Rouge Elea konpainia