IBILKI programaren 13. edizioa: kultur eskaintza zabala
Euskal kultur erakundeak Iparraldean animatzen duen IBILKI programa euskal ikusgarrigintzaren eta beste adierazpen artistikoen zabalpenaren zerbitzuko emana da, lurraldeko zonbait herriren partaidetzarekin. 2025eko uztail-abenduko programa sarean. Hainbat antzerki, dantza, musika, eta zinema emanaldi aurreikusiak dira Saran, Urruñan, Hendaian, Maulen, Donapaulen, Kanbon, Baionan, Ortzaizen, Ainhoan, Ziburun, Arrosan eta Hiriburun.

Uztaila eta abenduaren artean, IBILKI programaren baitan, zinema saio bikainak, baita ere musika, dantza eta antzerki sailetako emanaldiak proposatuak dira, Euskal Herriko artisten partetik, izan amatur edo profesionalak. Seihileko hontan ere, Euskal Herriko Herri Elkargoaren laguntzaz baliatzen gira Iparraldeko artista profesionalentzat.
Herriekin hurbiletik landua den dispositibo horren bitartez Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko ikusgarri geletan eta plazetan, euskal kulturaren kalitatea, bizitasuna eta aniztasuna ezagutzeko parada eskaintzen du, hogei bat emanaldi hamabi herritan eskainiz.
Ibilki 2025 | Uztaila > Abendua
Ikusgarria / Ekitaldia | Data | Herria |
---|---|---|
Kamishibai tailerra | Uztailaren 12a | Kanbo |
Zinema kanpoan: Agur Etxebeste! | Uztailaren a16a | Ortzaize |
Irati | Uztailaren 18a | Maule |
4. film labur gaualdia | Uztailaren 19a | Arrosa |
Errimak bi oinetan | Uztailaren 21ean | Donapaleu |
Bizkarsoro | Agorrilaren 20an | Baiona |
Irati | Agorrilaren 22an | Ainhoa |
Irati | Agorrilaren 24an | Ziburu |
Neskena dantza taldea + Ekhi Lambert | Irailaren 4an | Kanbo |
Hiru emazte kantari gogoan | Irailaren 28an | Urruña |
Ekiza | Urriaren 28an | Baiona |
Zorretan | Azaroaren 2an | Hendaia |
Habia hirukotea | Azaroaren 8an | Donapaleu |
Elimberri | Azaroaren 15ean | Donapaleu |
Miñan | Azaroaren 21ean | Hiriburu |
Miñan | Azaroaren 30ean | Urruña |
Adriene Bergson-Johnson | Abenduaren 2an | Baiona |
Miñan | Abenduaren 28an | Sara |
Ibilki 2025 | Otsaila > Ekaina
Gehiago jakin
- Ibilki programaz gehiago jakin
- Harremana: Frank Suarez (EKE) - frank.suarez@eke.eus / 05 59 93 38 76
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)