"Zantxo Azkarra" pastorala: Moneinak - Gotaine (1963)
Uztailaren 28an eta abuztuaren 4an jokatu zuten gotaindarrek Nafarroako errege Zantxo Azkarraren bizitza gogoratzeko pastorala eta aurretik argitaratutako "Zantxo Azkarra" pastorala - Gotaine (1963) filmeak egun horietako irudiak erakusten dizkigu eta oraingoan, pastoralaren bukaeran ohikoa den dantza-jauziaren irudiak dira hemen ageri direnak.
"Zantxo Azkarra" pastorala: Moneinak - Gotaine (1963) - Oharra: bideoa mutua da.
Barkoxtarrek irabazi zituzten egun horretako antxerak eta beraz, haiek ari dira dantzan. Trajez jantzitako hainbat gizonezko, adin batekoak, agertzen zaizkigu. Moneinak ematen ari dira.
- Sinple, pika, doble, itzul eta hiru, itzul eta hiru (2etan)
- Aitzina pika (2etan)...
Esan bezala, dantzariak adin batekoak diruditen arren, dantzakera arina dute eta puntuak sendotasunez zerratzen dituzte. Dantzakera homogeneoa erakusten dute, baina tarteka dantzariren batek fantasiarako tartea ere hartzen du:
- 00:22 segunduan, adibidez, pika eta hiru itzuliz egiten du dantzarietako batek.
- 00:47an Sinple lauetan, tombé luzeak eta zeinak eginez markatzen du beste batek.
Gehiago jakin
- Guilcher bilduma 016. "Zantxo Azkarra" pastorala: Moneinak - Gotaine (1963)
- Ikus ere "Zantxo azkarra" pastorala (1963) - Kanaldude.eus
- Ikus ere "Moñeinak dantzaren doinua kantaturik" - Erramun Tartachu (Mintzoak.eus)
- Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Aritz Ibañez - Euskokultur fundazioa
Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal kultur erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.

Xabier Itzainak Jean-Michel Guilcher-ekin ukan bi elkarrizketen zati batzuk argitaratu ditu Dantzan.eus atariak. Solasak Meudon-en iragan ziren, Jean-Michel eta Hélène Guilcher-en etxean, 2008-ko otsailaren 18an eta martxoaren 27an. Euskal Herrian eraman ikerketaren testuingurua azaltzen dute.