"Zantxo Azkarra" pastorala: Satanen errepikak - Gotaine (1963)
Bi emankizun horien aurretik egina izan den entsegu bat ikusi dezakegu irudietan.
"Zantxo Azkarra" pastorala: Satanen errepikak - Gotaine (1963) - Oharra: bideoa mutua da.
- 00:25 - Pentze baten erdian gertaldirako antolatua izan den taulada bat dago. Bi aktore, makila eskuan , haien papera gogoratzen ari diren bitartean, taula gainean, dantzari batek puntu zonbait, doi doia, agertarazten ditu. Bere aurrean, eskaileren beherean, beste hiru gizon daude hari begira. Ondoko irudian, lehengo bi aktoreak haien lanetan segitzen duten bitartean, bi dantzari eskaileraren behekaldean, puntu zenbait prestatzen ari direla dirudi. Dantzari horiek Pastoralaren Satan-dantzariak dira. Bat batean atorra zuria duena, entrexantak eginez eskailerrak igotzen saiatzen da. Hortik aurrera, eskailerak atentzio guzien zentroa izanen dira. Gora, behera, denak daude helburu berdinarekin: entrexantekin eskailerak igo. Aurreko dantzaria berriro saiatzen da, laster bere dantzakideak lagundurik. Goraino igotzea lortzen badute ere, ez da zailtasunik gabe.
- 01:22 - Bigarren parte batean, orain arte aipatu ditugun Satan-dantzariak, haien puntu segiden entsegua egiten ikusi daitezke. Plano desberdinetan grabatuak dira baina gehienetan atzekaldetik. Hemendik aitzina ikusten diren irudiak polikiago grabatuak dira. Musikarik entzuten ez bada ere, Satan-dantzarena da hor baliatzen dutena. Horrek esan nahi du puntuak AA/BB/A’A’/B’B’ egiturarekin antolatuak direla, nahiz eta irudi horietan ez den puntu segida oso bat ere agertzen.
Hona hemen, erakusten dituzten puntu desberdinak: - 01:22 - 02:02 - Lehen Puntua: hemen bi lehen puntuak loturik ikusten dira. Segur izan gabe ere, badirudi horren ondotik datorrena, dantzaren segida eta bukaera direla, dantzariek frejat doblearekin puntua amaitzen dutenean. Irudietan parte bat falta bada ere, dantza berdina osatzen duten puntuak direla pentsatu daiteke:
- Pas mignon eta moucheté,
- Tombé-entrexat eta moucheté
- Pas de té (atzera), frejat bakun
- Bi frejat doble (puntua bukatzeko) - 02:02 - 02:35 - Bigarren Puntua (eskaileretan): lehen ikusten zen moduan, eskailerak baliatuz egiten da hurrengo puntu segida. Taula gainera iristen diren bakoitzean, tombé puntua baliatzen dute bi dantzariek, itzuli erdia emanez, aurrera begira kokatzeko.
- Entrexatak (eskailerak igotzen)
- tombé luzea - 02:35 - 03:06 - Hemen eta azken aldiz, ikusi daiteke eskaileren inguruan egiten duten dantza osoa. Zolan hasita, lehen puntu bat emaiten dute eta horren ondotik, orain arte hainbat aldiz saiatu zuten moldean, entrexata batekin maila bana igotzen dute, taula gainera iritsi arte eta puntua ohikoa den moduan segituz :
- Pas français - moucheté eta entrexat
- Entrexatak (eskailerak igotzen)
- Tombé luzea
- 03:07 - 03:47 - Hirugarren puntua: Puntu multzo hori, askotan aipatutako Bürgübüru puntua da. Batixta Ager Bürgübüruk sortu zuen Satan-dantza horrek bazuen, dudarik gabe, arrakasta handia, garai hartako dantzarien artean.
- AA: Pas français eta bi frejat bakun
- BB: Fouetté - entrexat
- AA’: Zeina, entrexat erdia, bi entrexat, eta frejat bakun.
- BB’: Pirouette, bi frejat bakun (bi frejat doblekin bukatzen da puntua) - 03:47 - 04:16 - Laugarren puntua: Puntu hori hasieran deskribatua den puntuaren errepikapena da. Ondoren datorren fouetté horren segida ote den ezin da segurtatu ikusten denarekin.
- Pas mignon eta moucheté
- Tombé - entrexat eta moucheté
- Fouetté - 04:16 - 04:36 - Bosgarren puntua: hor ere badirudi puntu horiek dantza berdinaren parte direla, naiz eta ez diren parte guztiak ikusten irudietan.
- Pas français eta moucheté
- Erresta eta moucheté
- Pas français (atzera) - moucheté eta entrexat
- Frejat doble - 04:51 -05:19 - Seigarren puntua: segida horrekin bukatzen da bi satan-dantzarien demostrazioa. Aldi honetan ere ez dira parte guztiak ikusten, baina frejatekin bukatzen denez, badakigu puntuaren bukaera agertzen dela hor.
- Tombé à gauche
- Gabota puntua eta pas russe
- Frejat doble
Entsegua bukatu da eta Guilcher senar-emazteen aurrean antzeztokiaren prestakutzak egiteko momentua etorri da. Deabrua prest da. Laster pastorala hasiko da.
Gehiago jakin
- Guilcher bilduma 014. "Zantxo Azkarra" pastorala: Satanen errepikak - Gotaine (1963)
- Ikus ere "Zantxo azkarra" pastorala (1963) - Kanaldude.eus
- Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpainia
Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal kultur erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.

Xabier Itzainak Jean-Michel Guilcher-ekin ukan bi elkarrizketen zati batzuk argitaratu ditu Dantzan.eus atariak. Solasak Meudon-en iragan ziren, Jean-Michel eta Hélène Guilcher-en etxean, 2008-ko otsailaren 18an eta martxoaren 27an. Euskal Herrian eraman ikerketaren testuingurua azaltzen dute.