Erritualen erranahi gordeak
Artikuluak eta dokumentuak
Mugimendutik haratago, dantza ekintza soziala da.
Besta, aisialdi edo oskapizun giroetan kokatzen da, horien edukia eta zentzua garaien, lekuen eta klase sozialen arabera aldatzen direlarik.
Dantza tradizionalak, eta lotuak zaizkion aisialdi edo ospakizun dispositiboek, gauza anitz erakusten dizkigute bestaren eta hura sortzen duen jendartearen funtzionamenduaz, soziologiaz eta ekonomiaz, baita, neurri batean, haren ekonomia moralaz ere.
Hortaz, dantza tradizioen bilakaera, (gutienez) ikuspegi hauetatik azter daiteke: dantza eta jendarte antolamendua, dantzaren funtzio erregulatzaileak, dantza ohituren sinbolika gordeak, Elizak dantzarekiko izan duen harreman bikoitza eta, azkenik, dantza musikariaren figuraren bilakaera. Mendeetan zehar, praktika hauek aldaketa izigarriak izan dituzte, gaur egungo formen eta interpretazioen aniztasunera iritsi arte.
Gehiago jakin
Xabier Itçaina-ren Erritualen erranahi gordeak ekarpena "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" (2015-2019) erakusketari.
- Basa eta hezia Ohitura dantzatuen erranahia interpretazioaren lau haizetara irekia da. Ihauteri eta kabalkada anitzek (Thierry Truffaut-k Lapurdin aztertu zituenak edo Antton Lukuk Nafarroa Beherean), pertsonai desberdinen arteko barne tentsio bat irudikatzen dute: bolantak eta zirtzilak, kaxkarotak eta maskak, jaun andere esposak eta hartza, gorrieria eta beltzeria, eta abar.
- Hil eta piztu
Erritual asko, bereziki ihauterietakoak, bururatzen dira pertsonai baten hiltze eta arrapiztearekin: kauteren aprendiza den Pitxu Zuberoako maskaradan, uxerra tobera mustretan, edo Zan Pantzar Haustez. Irakurketa anitz hemen ere.