Lapurdiko inauterietako turnadak
Inbentario-fitxa
Fitxa hau Thierry Truffaut-ek (Euskal Herriko besta eta dantza tradizioen antropologo aditua, Lapurtarrak, Herri Soinu, Lauburu eta Etniker Iparralde bezalako elkarteen kidea), eta Terexa Lekumberri-k (2025ean erretiratu zen arte antropologoa eta ondare immaterialaren arduraduna zena EKE-n) idatzi zuten.
Unesco-ren kultura ondare immaterialaren babestearen aldeko Hitzarmenaren baitan, Kultura ministerioak kultura ondare immaterialaren alor batean gaitasunak dituzten laborategi eta elkarteei zuzendua den egitasmo deialdi bat abiarazten du urtero. Deialdi horrek inbentario-fitxak ekoiztea du xede. Horrela, 2016 eta 2018 urteen artean, Euskal kultur erakundea aritu zen Euskal Herriko neguko bestei buruzko inbentario-fitxak osatzen, horien artean Lapurdiko inauterietako turnadei buruzkoak.