Olentzero

Aurpegia egur-ikatzak zikindurik, Olentzerok itxura pixka bat beldurgarria du. Haren ikatza bizi lokartu baten seinalea da eta neguaren ondotik lurra berotuko duen eguzkiaren sinboloa da. Negu-buruko Euskal Herriko pertsonaia mitikoa dugu.
Olentzero
Olentzero Baionan (2019) © Marc Van Loey

Txosten tematikoa

Euskal mendietatik jausten den ikazkin hau, argiaren mezularia da. Negu-burua irudikatzen du: gauaren kontrako gudua irabazi du, egun hobeak (luzeak, beroak) heldu direla iragartzen du. Olentzero izadiaren zikloari lotua da, denboraz kanpokoa da.

Euskal kultur erakundeak eta Olentzeroren lagunak elkarteak pertsonaia horri buruzko txosten tematiko digitala landu dute. 

Gehiago jakin