Zan Pantzarren ihauteri tradizioa Euskal Herrian

1587tik goiti gutienez, Zan Pantzarren tradizioak (Saint Pansart frantsesez, San Pançar Baionako gaskoiz) antzerki moduan irudikatzen ditu iragan urteko kontu garbiketak, heriotza eta dolua.
Zan Pantzarren ihauteri tradizioa Euskal Herrian
Zan Pantzar Uztaritzen (2023) © Lorentxa Saragueta

Inbentario-fitxa

Unesco-ren kultura ondare immaterialaren babestearen aldeko Hitzarmenaren baitan, Kultura ministerioak kultura ondare immaterialaren alor batean gaitasunak dituzten laborategi eta elkarteei zuzendua den egitasmo deialdi bat abiarazten du urtero. Deialdi horrek inbentario-fitxak ekoiztea du xede.  Horrela, 2018 eta 2020 urteen artean, Euskal kultur erakundea aritu zen Euskal Herriko neguko bestei eta Zan Pantzarren ihauteri tradizioari buruzko inbentario-fitxak osatzen. 

Fitxa hau Thierry Truffaut-ek (Euskal Herriko besta eta dantza tradizioen antropologo aditua, Lapurtarrak, Herri Soinu, Lauburu eta Etniker Iparralde bezalako elkarteen kidea), eta Terexa Lekumberri-k (2025ean erretiratu zen arte antropologoa eta ondare immaterialaren arduraduna zena EKE-n) idatzi zuten. 

Gehiago jakin